XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baina leiho ondoan puntua egiten ikusi zuenean, ezin izan zion gehiago eutsi.

Dardarka hasi zen eta zotin zarrastagarriak irten zitzaizkion bularretik, zotin ikaragarriak: burua amaren gona ondoan ezarri eta dena kontatu zion.

Lasai, esan zuen amak.

Ez zirudien batere harrituta.

Arduratuko gara horretaz.

Utzi neure kontu.

Ama... une batez hitz egingo bazenu berarekin, ezer ez dakizula esango bazenio... berehala joango litzateke.

Baina itzuli egingo litzateke.

Berrogei mila dolar, diru piloa da hori.

Zergatik ez zenidan ezer esan?

Ez nekien.

Zin dagizut, ez nekien!

Sinesten dizut.

Baina horrek ez du sinetsiko.

Ez dizu sinetsiko eta neuri ere ez dit sinetsiko.

Denok batera sartuta gabiltzala uste du, nonbait.

Edo zerbait egin geniola neskari, dirua zela eta.

Ez zara konturatzen?

Ama...

Normanek begiak itxi zituen, ezin zion amari begiratu.

Zer egin behar duzu?

Jantzi egingo naiz.

Prest egon nahi dugu bisitaria ikusteko, ezta?

Gauza batzuk eraman behar ditut bainugelara.

Zoaz eta esan Arbogast jaunari etxera etortzeko.

Ez, ezin dut.

Ez dut hona ekarriko, zera egin behar baduzu...

Izan ere, Normanek ezin zuen, ezin zuen zirkinik egin, inolaz ere.

Konortea galdu nahi zuen, baina horrek ere ez zuen galaraziko orain gertatu behar zuena.

Handik gutxira, Arbogast nekatu egingo zen itxaroten.

Etxeraino igoko zen bakarrik, atea joko zuen, gero ireki eta barrura sartuko zen.

Eta hori egitean...

Ama, mesedez, entzun!